Hemen zaude

NAFARROAKO ARTE ESZENIKOEN ZIRKUITUAK 35 IKUSKIZUN PROGRAMATUKO DITU URRIA ETA AZAROA BITARTEAN

Asteartea, Urria 2, 2018

Programa honetan Nafarroako 29 herrialdek hartuko dute parte, guztira 21 konpainien lanak taularatuz.

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituak 35 ikuskizun programatuko ditu – maiatzean eta irailean programatu ziren 4 ikuskizunez gain  – 2018ko urrian eta azaroan. 21 konpainia ezberdinen lanak taularatuko dira Nafarroako 29 herrialdetan. Funtzioak Nafarroako Antzoki Sareko bazkide diren hainbat gune eszenikoetan burutuko dira, proiektua kudeatzen duen entitatea, alegia. Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua, NAS-ak Nafar Gobernuko Kultura Sailarekin sinatutako hitzarmen baten bitartez kudeatzen da; Zirkuituaren 165.000 eroko aurrekontu osotik, Kulturak 125.000 euroko aportazioa egiten du eta gune eszeniko parte-hartzaileek 40.000 eurokoa.

Generoari dagokionez, programatuko diren ikuskizunen %13a Dantza-ikuskizunak izango dira, Lodosa, San Adrian, Olazti, Burlata eta Tafallako ikusleek gozatu ahalko dituztenak. Azken herrialde honetan, Proyecto Larru taldearen Baserri lana taularatuko da azaroaren 9an, Dferian - Donostia hiriko arte eszenikoen topaketaren azken edizioan - liluratu ondoren. Hala, Zirkuituak bere helburu nagusienetako bat betetzen du: programatzeko zailtasun handiagoak dituzten arte eszenikoen kontratazioa bultzatzea.

Programazioaren ia % 90a Nafar Konpainien lanekin betetzen da. Zentzu honetan, alde batetik antzerki mota arriskutsu baten aldeko apustua egiten duten konpainien lanak aukeratu dira, eta beste alde batetik, nafar komunitatean ibilbide sendoa duten konpainien lanak. Beste batzuren artean In Extremis taldearen La Prueba antzezlana taularatuko da Aranguren Ibarreko Kultur Etxean (Mutiloan), aurtengo Erriberriko Antzerki Jaialdian egoitza artistikoa burutzeko hautatutako lana hain zuzen. Horretaz gain, La Caja taldearen Catástrofe lanaren erabateko estreinaldia programatuko da urriaren 31n Zizur Nagusiko Kultur Etxean.

Jatorri erdi nafarra eta erdi  Alicantekoa duen La Trócola konpainiak Emportats ikuskizuna taularatuko du irailaren 11n Antsoaingo antzokian. Ikuskizun hau gaueko ikuskizun hoberenaren 2018 Fetén Saria jaso zuen, eta Max sarietan hautatua izan zen ezagutarazte ikuskizunaren kategorian.

Nafarroaz kanpotik aipagarria izango litzateke Tanttaka taldearen Soka ikuskizuna. Lan honi esker, 2018ko Max sarietan aktore protagonista onenaren sarirako proposatua izan zen lan horretako aktore protagonista eta bakarra den Iñaki Rikarte. Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituari itxiera emango dio lan honek bere euskarazko bertsioan, azaroaren 30ean Etxarri Aranatz-en.

Ikusi programazio osoa hemen

NAFARROAKO ARTE ESZENIKOEN ZIRKUITUA 2018 KARTELA
X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
2 + 15 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.