Bilatu

E.g., 22/10/2019
E.g., 22/10/2019

Nafarroako Antzoki Sarearen gobernu organoak

Nafarroako Antzoki Sareak hiru gobernu-organo ditu:

  • Batzar Nagusia.
  • Zuzendaritza Batzordea.
  • Lehendakaritza.

Kide diren udalek osatzen dute Batzar Nagusia, eta parte hartzeko organo gorena da. Alkateek edo horiek delegatutako zinegotziek ordezkatzen dituzte toki entitateak.

Zuzendaritza Batzordea erabakiak hartzeko eta administrazioa lantzeko organoa da Nafarroako Antzoki Sarean, eta, une honetan, 7 kidek osatzen dute: lehendakaria, lehendakariordea, 10.000 biztanletik beherako entitateek aukeratutako 2 kide, 10.001 biztanletik gorako entitateek aukeratutako 2 kide eta 30.000 biztanletik gorako entitateek aukeratutako beste 1.

Lehendakaritza eta Lehendakariordetza. Batzar Nagusiak aukeratzen ditu, entitatea ordezkatzen dute eta Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Nagusiak onetsitako akordioak gauzatzen ditu.

Nafarroako Antzoki Sareak, gainera, beste bi organo ditu:

  • Idazkaritza Teknikoa
  • Batzorde Teknikoa

Idazkaritza Teknikoak Zuzendaritza Batzordeari laguntzen dio, eta ordainsaria jasotzen duen kargu bakarra da elkartean.

Batzorde Teknikoa elkarlanean aritzen da Idazkaritza Teknikoarekin, eta arlo teknikoaren gaineko aholku-lana eskaintzen dio Zuzendaritza Batzordeari. 6 kidek osatzen dute, kide diren udaletako kultura-teknikarien artean aukeratutakoak, udalen kokaleku geografikoaren arabera.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
1 + 0 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.