Bilatu

E.g., 17/09/2019
E.g., 17/09/2019

Nafarroako Antzoki Sarea

Nafarroako Antzoki Sarea elkarte bat da, espazio eszeniko egoki bat erabilgarri duten 33 udalek osatzen dutena. Eszenatoki horiek, besteak beste, honako hauek guztiak ziurtatzen dituzte arte eszenikoen ikuskizun profesionalak eskaintzean: laguntza teknikoa aretoan ikuskizuna eskaintzen diren egunetan, kudeatzaile kultural profesionala, jarduera kulturala egiteko aurrekontua, eta programazio erregular eta egonkorra.

Sarea osatzen duten udalak honako helburu hauei begira elkartu dira: udaletako barne-aretoetan arte eszenikoen eskaintza bariatua eta kalitatekoa modu erregularrean eskaintzeko; kideen baliabideak optimizatzeko; administrazioekin elkarlana sustatzeko, haiekin partekatzen baitituzte arte eszenikoen gaineko eskumenak; eta sormena, prestakuntza eta ikus-entzuleen fidelizazioa lantzeko.

2013an sortu zen irabazi-asmorik gabe, eta ez ditu biltzen espazio eszenikoa duten Nafarroako udalerri guztiak. Espainiako beste sare eta zirkuitu batzuk ez bezala, sare hau ez dago gobernu autonomo edo diputazio baten organoen artean. Lankidetza-hitzarmen bat du sinatua Nafarroako Gobernuarekin 2016-2019 aldirako, eta horren ondorioz diru-laguntza bat jasotzen du urtean helburuak betetze aldera. Sarea ez da zirkuitu bat, ez du programazio propioa bultzatzen eta ez ditu diruz laguntzen kide diren udalak; izan ere, horiek Nafarroako Gobernutik eta beste entitate publikoetatik zuzenean jasotzen dituzte diru-laguntzak arte eszenikoen programazioa egiteko.

Sareko kide diren espazio eszenikoekin harremanetan jarri nahi izanez gero, egin klik HEMEN horien helbideak deskargatzeko.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
4 + 13 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.